INOR EZ DA IRLA.
Inor ez da irla, inor ere ez da
bere baitan osoa.
Pertsona bakoitza kontinente zatia da,
lurraren partea.
Itsasoak lur puska bat erauziez gero
Europa osoa geratzen da gutiturik,
harkaitz handi bat, edo zure lagunaren etxea,
edo zeure etxea galdu balitz bezala.
Edozein pertsonaren heriotzak gutitzen nau
gizadiari loturik nagoelako.
Eta, beraz, ez ezazu sekula galdetu
kanpaiak norengatik ari diren jotzen:
Kanpaiek zeuregatik
jotzen dute.
Inor ez da irla, inor ere ez da
bere baitan osoa.
Pertsona bakoitza kontinente zatia da,
lurraren partea.
Itsasoak lur puska bat erauziez gero
Europa osoa geratzen da gutiturik,
harkaitz handi bat, edo zure lagunaren etxea,
edo zeure etxea galdu balitz bezala.
Edozein pertsonaren heriotzak gutitzen nau
gizadiari loturik nagoelako.
Eta, beraz, ez ezazu sekula galdetu
kanpaiak norengatik ari diren jotzen:
Kanpaiek zeuregatik
jotzen dute.
John Donne